LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

LEINTZARGIKO ARGINDAR BANATZAILEAREN OHARRA ZIBERERASO BATEN AURREAN

 CIDE Energia Elektrikoaren Banatzaile elkarteak zibereraso bat jasan zuen aste hasieran. 190 enpresa biltzen ditu CIDE elkarteak, tartean Leintz Gatzagako Argindar Banatzailea (LEINTZARGI). Erasoarekin lotutako ohar hau kaleratu du LEINTZARGIk:

“Jakinarazi nahi dugu gure hornitzaileetako batek zibereraso bat jasan duela. Otsailaren 14an jakin dugu, eraso horren eraginez, erasotzaileek argitaratu egin dituztela LEINTZARGIren bezero batzuen datu pertsonalak “Deep web” delakoan (Interneten erabilera arrunta eginez ezin dira datu horiek ikusi).

Argitaratutako datuen artean, LEINTZARGIk kudeatzen dituen hornidura puntuei buruzko datuak egon daitezke: hornidura-puntuaren kode unibertsala, hornidura helbidea eta titularraren identifikazio datuak.

Ez da espero argitalpen horrek ondorio garrantzitsurik izatea pribatutasunari dagokionez; dena den, uste dugu egokia dela bezeroei gertatutakoaren berri ematea beharrezko neurriak har ditzaten informazio hori modu bidegabean erabiltzeko balizko saiakeren aurrean.

LEINTZARGI erabat kontzientziaturik dago datu pertsonalen babesarekin, eta horrenbestez, sarbide kontroleko eta informazioaren segurtasuneko neurri gehigarriak hartu dira.

Bezeroen esanetara gelditzen gara gertakariarekin lotutako edozein galdera erantzuteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan LEINTZARGIrekin:

Telefonoa: 945 06 30 60