LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com

Herrigunea


Leintz Gatzagako hirigunearen edertasunak garai bateko ospea irudikatzen du.
Hirigunearen egitura honakoa da: hiru kale paralelo ditu eta horiek zeharkatzen dituen beste kale bat dago. Hirigunea eraiki zenetik, inguruan harresia altxatu zen, kanpoko eraso ugariei aurre egiteko. Hala ere, lehenago beste hirigune bat egon zen, baina 1371an gertatutako sute batek suntsitu zuen.

Jatorrian herrira sartzeko ateak zazpi ziren arren, gaur egun bost baino ez daude; mendebaldekoa da nagusia eta Gaztela-Leongo armarria du. Hirigunean dauden etxeak, ilaratan daude antolatuta. Erdian, eliza eta hamabi tutuko iturria "as de copas" deitzen dutena daude.
Leintz Gatzagak oinetxe, jauregi eta dotorezia handiko eraikin ugari ditu eta, ezin dira aipatu gabe utzi eraikinetako blasoiak, armarriak eta portaleak.

Harrian tailatutako iturri hau " As de Copas" izenez ezagutzen da. Herri erdian dago eta hamabi tutuetatik ur freskoa dario aska handira. 1710. urtean hodieri guztia aldatu zuten eta gaur egun ...
Erdiko kalean dago eraikin barroko hau. XVII. mende amaierakoa da. Ertz batean armarria dauka, kanpoan zitori horiaren forma duen gurutzeaz eta aurrera begira dauden lau otso ibiltarik osatzen ...
Elizaren ondoan kokatzen da Soran jauregia. Indianokoa izenez ere ezagutzen da. Soran jauregi zaharra bi dorrez osatutako eraikin galanta zen. Errege-erreginen segizioak Leintz Gatzagatik ...
Oņatiko kondearen gotorlekua zegoen orubean kokatua. Toki horretan eraiki zuen Elexalde familiak, estilo errenazentistako jauregia XVII. mendean.
XVIII mendeko eraikin hau gaur egun jatetxe modura dago berriztua.
Udaletxea XVIII mendekoa, erdikaldeko armarria Austriarren etxekoa dugu eta bi aldamenetara dituen armarriak Gatzagakoak dira. Dorletako gaztelua eta alde bakoitzean gatza ekoizten bi dorla.
1.331n hiriska sortu eta bertan San Millan eliza eraiki zenetik berori izan da Parrokia bakarra. 1.371ko sute izugarrian herriko dokumentuak, bertako foruen pergamu originala barne, ...
Kapitangoa da Leintz Gatzagan mantetzen den jauregirik zaharrena, XVI.mendekoa da. Aurrealdean bi armarri ditu, bata Elexaldetarrena da eta bestea Urigoenena. Elexaldetarrenak lehoi ...