Leintz Gatzagako argindar banatzailea den LEINTZARGI, S.L. enpresak jakinarazi duenez, Abenduaren 28ko ITC/3860/2007 Aginduaren Lehen Xedapenak ezartzen duena betetzeko ordutegia bereiztu eta urruneko kudeaketarako aukera ematen duten argindar horniduraren neurketa ekipo berriak jarri behar dituzte.
Hau dela eta, ABENDUAREN 19 eta 20an herriguneko etxeetan ekipo zaharrak kendu eta berriak jarriko dituzte. Horretarako eta aldaketak dirauen bitartean (gutxi gorabehera ordu erdi) argi hornidura zerbitzua moztu egingo dutela eta kontagailua etxebizitza barruan kokatuta baldin badago, aipatu egunetan bertara sartzeko modua ahalbideratu beharko dela ere jakinarazi dute.