LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

Sarrera

 

BIDEBERRI MANKOMUNITATEA

Leintz Gatzaga, Antzuola eta Elgetako Gizarte Zerbitzuak

Bideberri Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea 2007. urtean sortu zen eta Leintz Gatzaga, Antzuola eta Elgetako herriek osatzen dute.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema, erantzukizun publikoko arreta-sare publiko antolatu bat da eta herritar guztien gizarte-ongizatea sustatzea du helburu nagusi bezala.

Gure zerbitzuaren eginkizuna lehen mailako arretako edo oinarrizko gizarte zerbitzuetan oinarritzen da. Herritarrak gizarte zerbitzuen sitema osora iristeko bidea eskeintzen da eta autonomiaren, gizarteratzearen eta larrialdien edo babesgabetasunaren inguruko egoerei erantzuten zaie. Arrisku egoeren prebentzioa ere lantzen da.