DEBA GARAIA, Debagoienako Landa Garapenerako Elkartea da, bailarako nekazal eremuko gestio zerbitzuak antolatzeko eta landa inguruko biztanleen beharrei irtenbide bat emateko asmoz sortua. Bergaran duen bulegoak ondorengo lanpostua osatzea behar du:
LANPOSTUA:
DEBA GARAIA Elkartea GERENTEA.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK ETA EGINKIZUNAK.
Debagoiena eskualdeko Landa Garapenerako adostutako programa aurrera
eramateko beharrezko baliabideak kudeatu elkarteko zuzendaritzarekin
elkarlanean.
Zereginak:
- Eskualdeko Landa Garapen Programaren jarraipena, eskualdeko eragileekin koordinatuz eta 7/2022 Landa-Ingurunearen Garapenerako Legearen baitan.
- Urteko kudeaketa plana landu Eskualdeko Landa Garapen Programaren baitan.
- Elkarteko lan taldearen gidaritza eraman.
- Elkartea parte den lurralde eta erkidego mailako federazioekin elkarlana sustatu eta eskualdetik gorako proiektuen kudeaketan parte hartu.
- Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko partaideekin eta elkarteko kideekin elkarlana eta koordinazioa sustatu.
- Debagoieneko Landa ingurunearen baliabideak identifikatu,ekintzaileak eta proiektuak identifikatu, Lehen sektorea bultzatzeko, enpresen erantzukizun sozial arloa landu. Talde ezberdinen arteko koordinazioa, informazioa trukatzeko guneak, talde dinamikak, proiektuei lotutako lan taldeak sortu eta dinamizatu...
- Baserritar eta lur jabeekin lehen sektorea bultzatzeko bakoitzaren parte hartzea identifikatu.
- Baserri inguruan lana egitea nahi duten ekintzaileak identifikatu.
- Beste esperientzia batzuk identifikatu eta Debagoienera nola egokitu aztertu.
- Debagoieneko gizarteari ekimenaren berri eman eta euren parte hartzeko moduak identifikatu.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
- Unibertsitate tituluduna (diplomatura, lizentziatura edo gradua).
- Pertsonen gestiorako konpetentziak, lanen koordinazioa eta planifikazioa, hirugarrenekin komunikazioa eta interlokuzioa).
- Ofimatikan ezagutza handia izatea.
- Euskera: C1 edo horren baliokideren bat egiaztatzea.
- B-motako gida-baimena eta ibilgailuaren disponibilitatea.
HONAKO HAUEK BALORATUKO DIRA
- Landa Ingurunearen Garapenari buruzko ezagutza.
- Lehen sektorean eta landa-garapenean lan-esperientzia izatea.
- Eskualdekoa izatea.
- Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak landa-eremuan eta lehen sektorerako dituen politikak, araudiak eta jarduera-programak ezagutzea.
- Proiektu-kudeaketan esperientzia izatea.
- Harremanetarako gaitasuna, eta talde-gidaritzapean esperientzia izatea.
- Esperientzia eta formazioa baloratzeko, behar diren agirien bidez egiaztatutakoak onartuko dira soilik.
- Ingelesa: B2 edo horren baliokideren bat egiaztatzea.
- Frantsesa: B2 edo horren baliokideren bat egiaztatzea.
- GIS tresnei buruzko ezagutzak.
Jardunaldia: Egun osokoa, urtean 1.592 ordu.
Kontratua: Finkoa.
Soldata:
- Urteko soldata gordina lehen bi urteko jardunaren ondoren: 45.728,69 €,
- Lehen bi urtetako soldata gordina: 36.518,20 €.
Izena emateko azken eguna: 2024ko martxoak 25
Interesatuak eman izena ondorengo web orrian
www.seleccionformacion.com, erreferentzia 11814