Jakinarazten da udalaren lurretan (Gaztainuzketa parajean) egurtokiak erabiltzeko interesatuek Udaletxean izena emateko 15 eguneko epea irekitzen dela. Epe hau maiatzaren 19an amaituko da.
Nor izan daiteke interesatua: baserritarra ez dena, eta udalerrian lursailen jabea ez den eta Gatzagan erroldatua dagoen edonor.
Ezaugarriak:
- 10 egurtoki daude erabilgarri.
- Epea: egurtokiaren erabilera epea 4 urtekoa da esleipena egiten den unetik, eta beste 4 urterako luzatu ahal izango da.
- Egurtoki bakoitza (5 m x 6 m) bi pertsonentzat hainakoa izango da, eta bi azpi-egurtokitan banatuko da, 5 m x 3 m-koak bakoitza (15 m²).
- Baimendutako erabilera bakarra egurtokiarena izango da.
- Erabileragatik urteko kuota: 20 euro. Kopuru hau urtero eguneratuko da KPIaren arabera, urtarrilaren 1eko datatik.
- Alkatearen Erabaki bidez erabilera baimena ematen den unean Udalak gainontzeko baldintzak ezarriko ditu.
Alkateak
Leintz Gatzaga, 2023ko maiatzaren 4a