Erabilera Publikoko mendietatik ateratzen den 2020rako auzoegurraren aprobetxamendurako eskaerak aurkezteko izen-emate epea ireki da.
Bi modalitate eskeintzen dira:
- Norberak egurra moztu, batu eta garraiatu (Tasak ordaindu beharko dira) .
- Egurra etxean jaso ( 600 €+tasak) (Lote batetik datorren egurra, tamaina edozein dela ere)
Interesa duenak 2020ko azaroaren 1a aurretik eman beharko du izena udaletxean, aukeratzen duen modalitatea aipatuz.