LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com

Ofizioak

 

Gatzagarrak hainbat ofizio izan dituzte lanbide urteetan zehar. Jakina da bertako ofizio nagusia gatz egileena zela, baina honetaz gain izan da lanbide ezberdinik.

Gatzaga ingurune aproposean kokatua zegoen, basoz inguratua, batez ere, ikazkintzan, otzaragintzan, karegintzan,...iharduteko. Bestalde, inguruetan baziren burdin mehak eta ondorioz Gatzagan hainbat burdin ola izan ziren.

Horietaz gain baziren, iringileak, karreteruak eta baita arkitektura eta arte lanetan zebilenik ere.

Industriaren garapenak, lanbide hauen gainbeherakada suposatu zuen eta jendeak ofizioak bertan behera utzi zituen fabriketan lanean hasteko.

 

1542. urtean zazpi burdinola zeuden harresiaren barruan. Ikatza egiteko hiribilduko baso frankoak erabiltzen zituzten. Burdin meak ere inguruan zeuzkaten: Aramaion, Udalaitzen eta udalerri ...
Makinatxo bat ikatz egin izan da Gatzagan, prezio onean saltzen zena, batez ere, Gasteizen berogailu eta suontzietarako. Era berean, sarrailagileek eta erremintariek ikatz ugari behar izaten ...
Gatzagarrek urteko egun batzuk karea egiten ematen zuten. Kare horrek hamaika erabilera zituen: etxeak kareztatzeko, lurrak ongarritzeko, errekako harearekin nahastu ostean hormak egiteko, ...
  Bi "karreteru" mota edo "karreteru" lan ditugu. "Karreteru"ak ziren, alde batetik, merkantziak garraiatzen zituztenak Bergaratik Arlaban gaineraino. Leku bi horietara trenarekin batera ...
Baziren beste jarduera batzuk ere, hala nola: iringileena, harotzaileena eta abarkak, otzarak, aulkiak eta lihozko galtzerdi eta jertseak egiten zituzten artisauena. Gatzagan artistak ere ez ...