Covid-19ak eragindako aparteko egoerak zailtasuna ekarri diezaiekelako zergadunei, Leintz Gatzagako udalak zerga arloan epemugak zabaltzea eta malgutzea erabaki du, horrenbestez, zerga hauek likidatzeko eta ordaintzeko epeak aldatu dira:
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga: zerga ordaintzea helbideratu gabe dutenentzat, borondatezko aldia 2020-07-30 artekoa izango da.
Ondasun Higiezinen Zerga: borondatezko aldian 2020-08-01etik 2020-09-15era
Jarduera Ekonomikoen Zerga: urrian kobratzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Plusbaliak: 2020ko martxoaren 14a baino lehenago likidatutako aitorpenak eta ordaintzeko epe barruan daudenak, 2020-7-30eko data izango dute ordainketa egiteko. 2020ko martxoaren 14a ondoren egindako likidazioek baita ere 2020-7-30eko epea izango dute ordainketa egiteko.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren zerga: 2020ko martxoaren 14a baino lehenago likidatutako aitorpenak eta ordaintzeko epe barruan daudenak, 2020-7-30eko data izango dute ordainketa egiteko. 2020ko martxoaren 14a ondoren egindako likidazioek baita ere 2020-7-30eko epea izango dute ordainketa egiteko
Egur tasak, egur aprobetxamendu eta pastizaletan Tasak: Likidatuta dauden tasa guztiak 2020ko uztailaren 30 arteko epea izango dute ordainketa egiteko.
Era berean:
Udalaren jabetzakoak diren eta alokatuta dituen jarduera ekonomikoetarako erabiltzen diren lokalen kasuan, ez da alokairurik kobratuko egoera honek dirauen bitartean.