Erabilera publikoko mendietatik ateratzen den 2022rako auzoegurraren aprobetxamendurako eskaerak aurkezteko izen-emate epea ireki da.
Bi modalitate eskeintzen dira:
1. Norberak egurra moztu, batu eta garraiatu (Tasak ordaindu beharko dira)
2. Egurra etxean jaso: lote bati dagokiona, tamaina edozein dela ere (Lanaren kostua + tasak)
Interesa duenak 2021ko urriaren 29a aurretik eman beharko du izena udaletxean, aukeratzen duen modalitatea aipatuz.