Leintz Gatzagako Udalak iraila eta urrian zehar garatuko duen “Iragana, gatza eta etorkizuna. Etorkizuneko erronkak definitu eta gatz iturburuaren proiektua ezagutarazteko hausnarketa herritarra” partaidetza prozesuaren berri eman nahi du.
Prozesuak bi helburu nagusi izango ditu:
ü Udalak gatz iturburuaren ustiaketarako egindako proiektua aurkeztu eta herritarren ekarpen eta iritziak jaso.
ü Herriaren etorkizunaz hausnarketa egitea eta erronka eta behar nagusiak identifikatu.
Prozesua AZTIKER Soziologia Ikergunearen aholkularitzarekin garatuko da eta hiru urratsetan antolatu da:
- URRATSA: IRAILAREN 20
Iraganetik etorkizuna proiektatuz: Herriak izan duen bilakaera ezagutu eta norbanako nahiz elkarteen artean diagnosia eta kontakizuna eraiki.
- URRATSA: IRAILAREN 27
Gatz iturburuaren proiektua ezagutu eta ekarpenak egiteko saioa.
3. URRATSA: URRIAREN 18
Etorkizuneko proiekzioan sakondu: erronka nagusiak eta lehentasunak identifikatzeko saioa.
Lan saio guztiak arratsaldeko 18:00etan eta Kultur Etxean ospatuko dira.
Herriaren etorkizuna eta herriaren garapen sozial eta ekonomikoa lantzeko, Leintz Gatzagako Udalak ezinbestekotzat du herritar eta eremu ezberdinen arteko elkarlana eta harremanak garatzea. Eta honenbestez, antolatu diren hiru bilera edo saioetan parte hartzeko dei egiten die herritar guztiei.