Erabilera publikoko mendietatik ateratzen den 2023rako auzoegurraren aprobetxamendurako eskaerak aurkezteko izen-emate epea ireki da.
Bi modalitate eskeintzen dira:
· Norberak egurra moztu, batu eta garraiatu (Tasak ordaindu beharko dira).
· Egurra etxean jaso: Lote bati dagokiona, tamaina edozein dela ere (Lanaren kostua + tasak ordaindu beharko dira).
Interesa duenak 2023ko irailaren 15 aurretik eman beharko du izena udaletxean, aukeratzen duen modalitatea aipatuz.