LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

SAN MILLIXANAK - ARTISAU AZOKA

Kaixo,

Azaroaren 12an (igandea) San Millixanak ospatuko ditugu. 

Aukera ugari izango dira bertan:

  • Euskal Herriko bazter anitzetatik etorritako artisauen produktuak: poltsak, bitxiak, artea kamisetetan, egurrezko jostailuak, ...
  • Tailer herrikoia: Egur zatietan izena edo testu labur bat pirografiatzea, 6 urtetik gorako pertsonentzat. 
  • Herriko bisita gidatuak doan: 
    • 12:30 - Euskaraz
    • 13:00- Gazteleraz
    • 13:30- Umeentzat
  • Jatekoak ere ez dira faltako: 
    • Sorginek talo postua jarriko dute.
    • Gurel guraso elkartearen postua. 
    • Ezti artisaua egongo da salmentan, ogia eta pastelak baita. 
    • Bertan erretako nafarroako piparrak ere izango dira salgai.

Autobusean gerturatzeko deia egiten dugu:

  • Lehenengoa 9:30etan irtengo da Aretxabaletatik (Nafarroa kalea) 
  • Ondoren, etengabe egongo da Eskoriatzatik Leintz Gatzagara bidaian, 15:00ak arte. (Bertan ordutegien taula- Eskaripekoa orduetan ere pasatuko da, eskaera egin beharrik gabe). 

Ondo pasa!

 

 

 

 




    Erantsitako fitxategiak:
 
Autobusen ordutegia PDF [87Kbs.]