LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com

Mendi ibilbideak

Leintz Gatzagak badu beste ororen gainetik bereizten duen ezaugarria bat: mendi eta bidesketan ibilaldiak egiteko inguru honek eskaintzen duen aukera zabala. Pagoeder, Iturritxueta, Bengoerreka parkeak. Troke, Urkitza edota Gaikobagarixako monumento megalitikoak. Deba ibaiaren sorlekua eta beste hainbat toki eder dira Leintz Gatzagako paisaiaren barnean dauden bereizgarri nagusiak.

Guztiak oinez nahiz mendiko bizikletaz egin daitezke, ondo seinalizatutako bideetan barrena.

Aitzorrotz, Isuskitza eta Hiruerreketako ibilbideak panel informatzaile batzuen bitartez grafikoki seinalizatuak daude.

 

Turismo bulegotik taldeendako bisita gidatuak antolatzen ditugu. Aipagarrienak Hiruerreketa, Deba errekaren jaiotza ikusten den ibilbidea eta Isuskitzakoa, trenak egiten zuen ibilbidea dira.

Ibilbide honetatik, Leintz Gatzaga menperatzen duen Aitzorrotz mendiaren gailurrera iristen da. Leintz Gatzagatik abiatuta, seinaleak jarraituz,
Ibilbide honetan isurialde atlantiarretik meditarraniarrera pasatuko gara. Bertan landaretzaren aldaketa desberdinak ikusiko ditugu, pagadiak, hariztiak, erreka zaldua, Iraleku eta
Deba Ibaiaren jaiotza gunea. Hiru errekatxo; Hirumugarrietako gailurpetik datorrena, Santa Marinako bizkarretik jeisten dena eta Angutatik datorrena bateratzen diren gunea. Ibilbidean, ...
Beste ibilbide batzuk ikusteko