LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

LAG

Eusko Jaurlaritzan, LAGak (Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak) berrikusteko prozesua martxan jarri dute  eta abiapuntu gisa honako gaiak proposatu dituzte; paisaia, medio fisiko eta azpiegitura berdea, landa-eremua, hiri-eremua, mugikortasun jasangarria, ura, energia eta gobernantza. 

Parte hartzeko aukera egongo da euskal lurraldean zehar egingo diren 16 tailer parte hartzaileetan.  Arrasate-Bergara eremu funtzionaleko tailerra datorren asteartean, ekainak 14, 18.00etan izango da, Arrasateko Kulturaten (Azoka kalea, 1).

Tailer presentzialetara bertaratu ezin daitezkeenek Irekia webgunean parte hartu ahal izango dute. Gunean argitaratu da LAGak berrikusteko oinarrizko dokumentua (dokumentu exekutiboa), testuari ekarpenak egiteko. Gainera, gai bakoitzean hasitako eztabaidetan eta inkestetan online parte hartzeko aukera dago.  http://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1056?stage=discussion

Sare sozialetan ere parte hartu ahal izango da; Twitter-en, #DOT_Euskadi traola, eta Facebook-en, Lurraldea profilean. 

LAGak berrikusteko prozesuak 3 urte inguru iraungo ditu. Informazio eta aurrerapen guztiak webgunean eguneratuko dira: http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena





-