Bi "karreteru" mota edo "karreteru" lan ditugu. "Karreteru"ak ziren, alde batetik, merkantziak garraiatzen zituztenak Bergaratik Arlaban gaineraino. Leku bi horietara trenarekin batera heltzen ahalegintzen ziren. Garai batean 8-10 "karreteru" ibili ziren lanean.
Beste alde batetik, gurdiei laguntzen ibiltzen ziren "karreteru"ak ditugu. Hauen lana ondokoa zen: idi parearekin batez ere bidaiariak eramaten zituzten zalgurdiei Gatzagako aldapa gogorrak igotzen laguntzea.