1542. urtean zazpi burdinola zeuden harresiaren barruan. Ikatza egiteko
hiribilduko baso frankoak erabiltzen zituzten. Burdin meak ere inguruan
zeuzkaten: Aramaion, Udalaitzen eta udalerri honetako Amiurdin eta Ostoron,
besteak beste.
Industria honek, herrian garai benetan oparoak bizi izan zituen. Hona hemen
burdinolek eduki zuten garrantziaren adierazgarri diren XVI. mendeko berba
hauek: "De ellos salio todo el fierro que Su majestad hubo menester en la obra
de San Lorenzo del Escorial".
Burdinola hauetan egin ziren Leintz Gatzagako, Eskoriatzako eta Zarimutzeko
elizaten dorreetako erlojuak. Gaur egun, oraindik ere, Zarimutzekoa hor dugu,
ikusteko moduan.
Herrian bertan ere badaukagu jarduera honen lekukorik: San Millan elizako
arkupearen sarrerako burdinazko ateak esatebeterako.
Burdinolek gogor jardun zuten lanean XIX. mende bukaera aldera arte. Garai
horretatik aurrera, Arrasateko "Unión Cerrajera" ko lehen langileak Leintz
Gatzagako sarrailagile trebeak izan ziren.