Gatzagarrek urteko egun batzuk karea egiten ematen zuten. Kare horrek hamaika erabilera zituen: etxeak kareztatzeko, lurrak ongarritzeko, errekako harearekin nahastu ostean hormak egiteko, ganaduaren gaitz batzuk sendatzeko…
Karea, ikatza legez, lan aldetik lasaiagoak ziren urte sasoietan egiten zen. Zeregin horretarako behar-beharrezkoa zen hainbat herritarren laguntza, sua zortzi egunetan itzali barik eduki behar zen-eta. Karea egosi ondoren, ondo estali behar izaten zen, karobia euritik eta hezetasunetik babeste aldera.