Makinatxo bat ikatz egin izan da Gatzagan, prezio onean saltzen zena, batez ere, Gasteizen berogailu eta suontzietarako. Era berean, sarrailagileek eta erremintariek ikatz ugari behar izaten zuten; hori bai, gaztainondoarekin egindako ikatza zen estimatuagoa, kaloria gehiago produzitzen zuela-eta, garestiagoa ere bazen.
Ikazkingintzan profesionalak ibiltzen ziren batik bat, eta mendien jabeek ondo ordaintzen zieten.
Arbola gutxi zeukatenek eurek egiten zuten ikatza, garia jasotzen zenetik San Migel egunerainoko tarte horretan: lehen euriak San Migeletan hasten ziren.