LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
disminuir fuente ampliar fuente

UDAL LURRETAN EGURTOKIAK ERABILTZEKO DEIALDIA

 

Jakinarazten da udalaren lurretan (Gaztainuzketa parajean) egurtokiak erabiltzeko interesatuek Udaletxean izena emateko 15 eguneko epea irekitzen dela. Epe hau maiatzaren 19an amaituko da.

 

Nor izan daiteke interesatua: baserritarra ez dena, eta udalerrian lursailen jabea ez den eta Gatzagan erroldatua dagoen edonor.

 

Ezaugarriak:

 

-        10 egurtoki daude erabilgarri.

-        Epea: egurtokiaren erabilera epea 4 urtekoa da esleipena egiten den unetik, eta beste 4 urterako luzatu ahal izango da.

-        Egurtoki bakoitza (5 m x 6 m) bi pertsonentzat hainakoa izango da,  eta bi azpi-egurtokitan banatuko da, 5 m x 3 m-koak bakoitza (15 m²).

-        Baimendutako erabilera bakarra egurtokiarena izango da.

-        Erabileragatik urteko kuota: 20 euro. Kopuru hau urtero eguneratuko da KPIaren arabera, urtarrilaren 1eko datatik.

-        Alkatearen Erabaki bidez erabilera baimena ematen den unean Udalak gainontzeko baldintzak ezarriko ditu.

 

Alkateak

Leintz Gatzaga, 2023ko maiatzaren 4a

.