LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
disminuir fuente ampliar fuente

AIZKORRI-ARATZ: BILERA

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko apirilaren 27ko Aginduaren bitartez, honako hau erabaki da: Gipuzkoako eta Arabako Lurralde Historikoetako Aizkorri-Aratz Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzeari aldez aurreko onarpena ematea, haren kontserbazio neurriekin batera. Aldi berean, informazioa jendaurrean jartzeko agindu da eta interesdunei entzunaldia eskaintzeko epea ireki da, eta 2015eko abuztuaren 13ra artekoa izango da. www.euskadi.eus/natura2000 web orrian kontsulta dezakezu aipatu informazoa. Aldez aurreko onarpenaren Agindua hobeto ulertzeko, interesdunei dei egiten zaie 2015eko uztailaren 24an, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean ospatuko den batzar informatzailera