LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
disminuir fuente ampliar fuente

ONDO JAN ONDO BIZI. OÑATI ETA ARETXABALETAN HITZALDIA

 

“Diabetesa. Ondo jan, ondo bizi”
DEBAGOIENEKO Erakunde Sanitario Integratuaren Osasun Ikasgela
 
Elikadura oso garrantzitsua da gure bizitzan eta funtsezkoa gure kulturan, beste kulturetan bezala. Gure ibilbidean behar ezberdinetara egokitu behar ditugu janak eta horietan eragina izan dezakeen faktore garrantzitsu bat diabetesa azaltzea edo azaltzeko arriskua izatea da. Gaixotasun serioa da, baina jarraipen ona egiteko aukera ematen du. Horretan bizitza estilo egokia eta jateko ohitura osasuntsuak izatea nahikoak izan daitezke edo, gutxienez, funtsezkoak gaixotasunaren kontrol egokia eramateko. Horri buruz hitz egingo digute Isabel Arenaza, Oñatiko Osasun Zentroko Erizaintza arduradunak eta Kizkitza Alustiza, zentro bereko erizainak. Martxoaren 12an eta 19an izango da, Oñatin eta Aretxabaletan.
 
Diabetesaren inzidentzia eta prebalentzia gorantz doaz populazioaren piramidea nagusien adin tartean zabaltzen den heinean. Datu hau jakiteak aukera paregabea ematen digu horren gaineko prebentzio ekimenak egiteko eta Debagoieneko ESI horretan ari da debagoiendarrei diabetesaren inguruko hezkuntza emateko, gaixotasunaren jarraipena egiteko eta guztion bizitza kalitatea eta osasuna hobetzeko.
 
Lan horren barruan berebiziko ahalegina egiten ari gara prebentzioan eta ezinbestekoa da informazio egokia ematea elikadurari buruz eta honek diabetesean duen eraginari buruz. Horretaz gainera, gogoratu behar da diabetesa izateak ez duela esan nahi jateko orduan izugarri sufritu behar dugunik, ez eta gutxiago ere. Besteak beste, ikasgelak honako puntu hauek jorratuko ditu:
·         Elikaduraren garrantzia.
·         Elikagaiak ezagutzea.
·         Jateko neurriak ezagutzea.
·         Konbinatzen jakin .
·         Nola kozinatu.
 
 

OÑATI
ARETXABALETA
2013ko martxoak 12, asteartea
19:00etan
Kulturetxea. Zinema aretoa
 
2013ko martxoak 19, asteartea
19:00etan
Arkupe

Isabel Arenaza Donostiako Erizaintza Eskolan (Valladolideko Unibertsitatea) graduatu zen 1975an eta gaur egun Oñatiko Osasun Zentroko Erizaintza arduraduna da. Zentro honetan ari da lanean duela 22 urtetik. Besteak beste, diabetesa eta hipertentsioa duten gaixoei zuzendutako talde lanak egiten ditu.
 
Kizkitza Alustiza Nafarroko Unibertsitatean graduatu zen 1992an eta erizaina da Oñatiko Osasun Zentroan duela 4 urtetik. Besteak beste, diabetesa eta hipertentsioa duten gaixoei zuzendutako talde lanak egiten ditu.