LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
disminuir fuente ampliar fuente

2020KO 1go SEIHILABETEKO ZABOR BILKETA, GARRAIO ETA TRATAMENDU ZERBITZUAREN TASAREN ORDAINKETA EPEA ZABALIK

 

2020ko urtarrilaren 13a1go seihileko zabor bilketa, garraio eta tratamendu tasaren errolda onartu da eta Kontuhartzailetzan erakusgai egongo da 30 eguneko epean.
 
Epe horretan, errolda horren aurka errekurtsoak eta alegazioak tartejarri ahal izango dira.
 
Halaber, ordaintzeko borondatezko epealdia 2020/01/15an hasiko da eta 2020/02/28an bukatuko da.
 
Ordaintzeko lekuak eta moduak:
*Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira
*Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidearen bitartez ordaindu ahal izango dira.
Borondatezko ordainketa epea amaitzean, ordainketa exekutiboari ekingo zaio, gainkarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituz