Leintz Gatzagak badu beste ororen gainetik bereizten duen ezaugarria bat: mendi eta bidesketan ibilaldiak egiteko inguru honek eskaintzen duen aukera zabala. Pagoeder, Iturritxueta, Bengoerreka parkeak. Troke, Urkitza edota Gaikobagarixako monumento megalitikoak. Deba ibaiaren sorlekua eta beste hainbat toki eder dira Leintz Gatzagako paisaiaren barnean dauden bereizgarri nagusiak.
Guztiak oinez nahiz mendiko bizikletaz egin daitezke, ondo seinalizatutako bideetan barrena.
Aitzorrotz, Isuskitza eta Hiruerreketako ibilbideak panel informatzaile batzuen bitartez grafikoki seinalizatuak daude.
Turismo bulegotik taldeendako bisita gidatuak antolatzen ditugu. Aipagarrienak Hiruerreketa, Deba errekaren jaiotza ikusten den ibilbidea eta Isuskitzakoa, trenak egiten zuen ibilbidea dira.