LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com

TXABOLA ETA ESTALPEAK ERAIKITZEKO ORDENANTZA

 

TXABOLA ETA ESTALPEAK ERAIKITZEKO ORDENANTZA
 
XEDAPEN OROKORRAK
 
1go artikulua.- Xedea
 
Araudi honek txabola izeneko eraikinen eraikuntza eta erabilerari buruzko udal iharduera eta hirigintza eskumenen egiterapena arautzen du.
 
2. artikulua.- Ezarpen eremua
 
Ordenantza honen ezarpen eremuak lur ez-urbanizagarritzat eta nekazaritza eta abeltzaiantzarako area interesgarritzat hartutako Leintz Gatzagako udalerriko lursailak biltzen ditu.
 
3. artikulua.- Kokapena
 
Inguruarekiko eragin minimoa izango den tokietan kokatuko dira lursailean.
 
4. artikulua.- Ezarpen analogikoa
 
Hirilurrean txabolak egitea, Hirigintza Araudiaren xedapenetara atxikiko da, araudi hau aplikagarria izango delarik, erregulaziorik gabeko alderdiekiko analogiagatik.
 
5. artikulua.- Hirilurrera bitarteko tartea.
 
Hirilurrera bitarteko tartea 250 m.tik gorakoa izango da.
Ala ere, aurreko pasartean aipa­tzen den distan­tzia baino ­gutxiagora txa­bola eta estalpea eraiki eta erabil­tzea baimendu al izango da; beti ere, eraikina jarriko den lurzoruaren jabeak edo eta eraikina beraren jabeak, edo edozein eskubide errealen titularrak edo eraikin eta lurzoru guztiaren edo zati baten erabileraren titularrak, ondorengo engaiamenduak espresuki eta ida­tziz jaso­tzen baditu:
— Baimen eskaerak nahi izan dituen erabilerak ­utzi eta instalazioak desmunta­tzea, beraren kargu eta Udalak eska­tzen dioenean indemnizaziorik jaso­tzeko eskubide gabe.          
— Aipatu engaiamenduak, edozein titulugatik baimendutako obren, instalazio edo lanen eskubideak eskura­tzen duen edonori jakin arazi beharko zaio
 
 
6. artikulua.- Hesiak.
 
Lurzatien hesiak Udalaren baimena jaso eta gero egin beharko dirá, esol edo zuhaixka bitartez, alanbre-hesiak debekaturik daudelarik, abereentzako itxiturak salbu, hauek alanbrezkoak izan bai daitezke.
 
7. artikulua- Erantsitako eraikuntzak.
 
Guztiz debekaturik dago teilape motako ezein etxola eranskin.
 
8. artikulua.- Kutxatzarrak.
 
Ezarritako gutxieneko azaleraren baldintza betetzen ez duten lur-zatietan lanabesetarako kutxatzarra jarri daiteke, eskema grafikoaren arabera.
 
9. artikulua.- Baimenak.
 
a)       Jabetza: Txaboletarako eskatzaileek lursailen jabetza kreditatu beharko dute edo bestela txabola kokatua izango deneko finkaren jabearen ageriko adostasuna.
 
b)      Agiriak: Baimen eskariarekin batera eskatzaileak txabolaren kokapenaren planoa erantsiko du, 1/300 eskalako lur-zati planoa.
 
c)       Behin-behinekotasuna: Ordenantza honetan oinarrituz emandako baimenak beti ere behin-behineko izaerakotzat ulertuko dira eta eraiste kasuetan kalteordaina jasotzeko eskubiderik gabe, Lurzoruaren 58.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
 
d)      Titular bakoitzak eraiki dezakeen gehieneko txabola kopurua: Leintz Gatzagako udalerrian titular bakoitzak eraiki dezakeen gehieneko txabola kopurua hauxe izango da: nekazal eta baso lanetarako estalpe edo abereentzako estalpearen motako txabola bat, eta nekazal lanabesak gordetzeko bi txabola.
 
 
 
XEDAPEN GEHIGARRIAK
 
 
Ordenantza honek xedatutakoaren aurka eraikitako edifikazioak, Udalak eraitsiak izango dira jabearen kontura, Lurzoruaren Legeak 184. artikuluan eta Hirigintza Diziplinaren Erregelamenduak 29. artikuluan xedatutakoaren arabera.
 
Udal honek gaur eguneko eraikuntzak hobetu eta ordenantza honi egokitzeko duen interesa dela eta, subentzionatu egingo da hirigintza lizentzien gaineko tasa eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren zenbatekoaz.
 
 
BUKAERAKO XEDAPENAK
 
Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, eta derogazioa edo aldakuntza onartu bitartean indarraldiak iraungo du.
 
BESTE XEDAPEN BATZU
 
 
Ordenantza honen onarpen egunetik aurrera eraikitzen diren edifikazioek bertan xedatutakoa bete beharko dute.