LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

Soran Jauregia





Elizaren ondoan kokatzen da Soran jauregia. Indianokoa izenez ere ezagutzen da. Soran jauregi zaharra bi dorrez osatutako eraikin galanta zen. Errege-erreginen segizioak Leintz Gatzagatik igarotzen zirenean bertan hartzen zuten ostatu. Leinu horren ondorengo batek Nafarroara eraman zuen eraikina eta harriz harri berreraiki zuen.
Jauregi zaharraren ordez une honetan dagoena eraiki zen. XVIII. mendekoa dugu, barroko eta neoklasikoen elementoak ditu eta ertzetako bat apainduaz, armarria dauka.