LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

TXIRRINDULARIEN ZAINDARIA






1958ko urriaren 25ean Dorletako Ama koroatu zen Arlabanen. Arrasateko parroko eta artzapez zen Jose Luis Iñarrak egin zituen elizkizunak.

Dorletako Txirrindulari Batzordea sortu zen eta hauek izan ziren Dorletako ama txirrindularien zaindari izendatzea lortu zutenak. Lehenik eta behin Gatzagako parrokoari eta Donostiako apezpikuari adierazi zitzaien asmoa. Hauek onartu zutenean, Gipuzkoa eta Bizkaiako Txirrindulari batzordeei proposatu zitzaien eta hauek ekimena bultzatzea erabaki zuten.

Espainiako Txirrindulari Elkarteko arduradunarekin harremanetan jarri ondoren, batzordea, Dorletako Ama txirrindularien zaindari izateko "Aulki Santua"ren adierazpen kanonikoa lortzeko lanetan hasi zen.

Honetarako, hiru txirrindulari Erromara joan ziren bizikletaz, "Errituen Kongregazio Sakratuarendako" Donostiako Prelatuak goratutako otoitzak zeramatzaten.

Abuztuaren 8an, Juan XXIII Aita Santuak audientzia berezian hartu zituen txirrindulariak eta Espainiako Txirrindularien Elkartea eta Herrialdeetako Elkarteak ere han izan ziren.

1973an Estatutu Ofizialak onartu zituen Espainiako Elkarteak.

Dorletako Andre Mariaganako debozioak bizirik iraun du gaur arte. Ama Birjina, txirrindularien zaindari unibertsala da.

Debozio honi esker txirrindulari askok beraien malloitak eskeini diote Ama Birjinari esker onaren seinale. Santutegiaren barnean, eskeinitako mailloten erakusketa bat dago ikusgai. Bertan txirrindularitzaren munduan profesional ospetsu izan diren askorenak biltzen dira.

Afizioari esker Txirrindulari batzordeak lanean jarraitzen du.