III. ERASKINA
ABEREAK GORDETZEKO ESTALPEEN ERAIKUNTZA
XEDAPEN PARTIKULARRAK
1go artikulua.- Kontzeptua
Abereak gordetzeko estalpetzat jotzen da behin-behineko osagarri izaerako eraikuntza txikia, abereen gordeleku gisa erabiltzen dena, 75 m2 baino gehiago izango ez duen azalera erabilgarriarekin.
2. artikulua.- Erabilera.
Estalpeen erabilera esklusiboa abereen gordeleku izatea da, eta espresuki debekatuta dago sukaldea, komunak eta etxebizitzari dagozkion beste zerbitzu batzuk instalatzea, eta ibilgailuak gordetzea.
3. artikulua. Gutxieneko lur-zatia.
Lur-zatiaren gutxieneko azalera 5.000 m2koa izango da.
4. artikulua.- Gutxieneko tarteak.
a) Mugakideekiko tartea 5 m.koa izango da gutxienez.
b) Bideekiko tartea 5 m.koa izango da gutxienez.
c) Errepideekiko tartea Errepideen Erregelamenduak arautzen du.
d) Beste edifikazio batzuekiko tartea 100 m.koa izango da gutxienez.
5. artikulua.- Eraikitzeko baldintzak.
a) Teilatu-hegalaren gehienezko altuera 2,5 m.
b) Gehienezko altuera 3 m., lursaileko ezein puntu eta estalkiaren kanpo-aldeago dagoen elementuaren artean.
c) Teilatu-hegalaren gehieneko zabalera: 0,35 m.
d) Oin karratu edo errektangeluarra bi isurialdetako estalkiarekin, gehienez ere %35 eko aldaparekin.
e) Egitura zurezkoa izango da
f) Fatxadak: hauetako hiru itxi ahal izango dira soilik, eta horretarako kolore ilunez margotuko den zurezko olaza erabiliko da.
g) Estalkiaren materiala: Kolore gorriko zeramikazko teila arabiar kurboa
6. artikulua.- Ur bidoiak edo depositua
800 l.ko ur depositua instalatzea edo 200 l.ko 3 bidoi jartzea baimenduko da gehienez lur-zati bakoitzeko.
7. artikulua.- Landaketak
Edozein espezie autoktonotako lau zuhaitz landatzeko derrigortasuna (fatxada bakoitzeko bat). Landaketa edifikazioaren inguruan burutuko da, begi-inpaktua murriztearren.