II. ERASKINA
NEKAZAL ETA BASO LANETARAKO ESTALPEEN ERAIKUNTZA
XEDAPEN PARTIKULARRAK
1go artikulua.- Kontzeptua.
Nekazal eta baso lanetarako estalpetzat jotzen da nekazaritza eta basozaintza lanetarako behin-behineko osagarri izaerako eraikuntza txikia, lanabes eta nekazal tresneria, traktorea, makineria osagarria nekazal eta baso produktuak jasotzeko erabiltzen dena, 75 m2 baino gehiago izango ez duen azalera erabilgarriarekin.
2. artikulua.- Erabilera.
Hauexek izango dira estalpeen erabilerak:
- Traktorea eta nekazal makineria osagarrirako garajea.
- Nekazal eta baso lanetarako lanabes eta tresneria
- Nekazal eta basoko produktuak biltzea
Espresuki debekatuta dago sukaldea, komunak eta etxebizitzari dagozkion beste zerbitzu batzuk instalatzea, eta animaliak gordetzea.
3. artikulua.- Gutxieneko lur-zatia.
Lur-zatiaren gutxieneko azalera 5.000 m2.koa izango da.
4. artikulua.- Gutxieneko tarteak.
a) Mugakideekiko tartea 5 m.koa izango da gutxienez.
b) Bideekiko tartea 5 m.koa izango da gutxienez.
c) Errepideekiko tartea Errepideen Erregelamenduak arautzen du.
d) Beste edifikazio batzuekiko tartea 50 m.koa izango da gutxienez.
5. artikulua.- Eraikitzeko baldintzak.
a) Teilatu-hegalaren gehienezko altuera 2,5 m.
b) Gehienezko altuera 3 m., lursaileko ezein puntu eta estalkiaren kanpoaldeago dagoen elementuaren artean.
c) Teilatu-hegalaren gehieneko zabalera: 0,35 m.
d) Oin karratu edo errektangeluarra bi isurialdetako estalkiarekin, gehienez ere %35eko aldaparekin.
Eustormei erantsita eraiki beharreko edifikazioetan, oin errektangeluarra: alde handia hormarekiko paraleloa, eta aldapa hormarekiko perpendikularra.
e) Fatxadetako materiala: Harlandua edo talotxaturiko zarpiatua zuriz pintatua, hazta-erdiko adreiluzko altxamendua, pareta edo hormigoizko blokearen gainean.
f) Estalkiaren materiala: Kolore gorriko zeramikazko teila arabiar kurboa.
g) Kanpoaldeko zurajea: Kolore naturalean bernizaturiko zura edo kolore ilunetako pintura.
h) Babes burdinesiak metalezkoak eta kolore beltzen margotuak izango dira.
i) Ez da barruko zatiketarik baimenduko.
6. artikulua.- Ur bidoiak edo depositua.
800 l.ko ur depositua instalatzea edo 200 l.ko 3 bidoi jartzea baimenduko da gehienez lur-zati bakoitzeko.
7. artikulua.- Landaketak.
Edozein espezie autoktonotako lau zuhaitz landatzeko derrigortasuna (fatxada bakoitzeko bat). Landaketa edifikazioaren inguruan burutuko da, ikusmenezko eragina murriztearren.