Leintz Gatzaga

 
 
Egunon. Osteguna, 2024ko azaroaren 21a
OFIZIOAK

 

Gatzagarrak hainbat ofizio izan dituzte lanbide urteetan zehar. Jakina da bertako ofizio nagusia gatz egileena zela, baina honetaz gain izan da lanbide ezberdinik.

Gatzaga ingurune aproposean kokatua zegoen, basoz inguratua, batez ere, ikazkintzan, otzaragintzan, karegintzan,...iharduteko. Bestalde, inguruetan baziren burdin mehak eta ondorioz Gatzagan hainbat burdin ola izan ziren.

Horietaz gain baziren, iringileak, karreteruak eta baita arkitektura eta arte lanetan zebilenik ere.

Industriaren garapenak, lanbide hauen gainbeherakada suposatu zuen eta jendeak ofizioak bertan behera utzi zituen fabriketan lanean hasteko.

 



  BURDINOLAK

1542. urtean zazpi burdinola zeuden harresiaren barruan. Ikatza egiteko hiribilduko baso frankoak erabiltzen zituzten. Burdin meak ere inguruan zeuzkaten: Aramaion, Udalaitzen eta ......

  IKAZKINAK

Makinatxo bat ikatz egin izan da Gatzagan, prezio onean saltzen zena, batez ere, Gasteizen berogailu eta suontzietarako. Era berean, sarrailagileek eta erremintariek ikatz ugari behar izaten ......

  KAREGINTZA

Gatzagarrek urteko egun batzuk karea egiten ematen zuten. Kare horrek hamaika erabilera zituen: etxeak kareztatzeko, lurrak ongarritzeko, errekako harearekin nahastu ostean hormak egiteko, ......

  KARRETERUAK

  Bi "karreteru" mota edo "karreteru" lan ditugu. "Karreteru"ak ziren, alde batetik, merkantziak garraiatzen zituztenak Bergaratik Arlaban gaineraino. Leku bi horietara trenarekin batera ......

  BESTE BATZUK

Baziren beste jarduera batzuk ere, hala nola: iringileena, harotzaileena eta abarkak, otzarak, aulkiak eta lihozko galtzerdi eta jertseak egiten zituzten artisauena. Gatzagan artistak ere ......

Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri