Leintz Gatzaga

 
 
Arratsaldeon. Osteguna, 2025eko urtarrilaren 2a
SAN MILLIXANAK- ARTISAU AZOKA

 Kaixo,

Azaroaren 10ean (igandea) San Millixanak ospatuko ditugu. 

Aukera ugari izango dira bertan:

Euskal Herriko bazter anitzetatik etorritako artisauen produktuak: poltsak, bitxiak, artea kamisetetan... Herriko bisita gidatuak doan:  12:30 - Euskaraz 13:00- Gazteleraz 13:30- Umeentzat Jatekoak ere ez dira faltako:  Sorginek talo postua jarriko dute. Gurel guraso elkartearen postua.   Bertan erretako nafarroako piparrak ere izango dira salgai. Arrasatetik (12:00etan irteera) - Gatzagara (13:30 helmugaratu) -Sordan bidetik lasterketa egongo da.

 

Autobus errefortzua egongo da. Autobusean gerturatzeko deia egiten dugu: Lehenengoa 9:30etan irtengo da Aretxabaletatik (Nafarroa kalea)  Ondoren, etengabe egongo da Eskoriatzatik Leintz Gatzagara bidaian, 15:00ak arte. (Bertan ordutegien taula- Eskaripekoa orduetan ere pasatuko da, eskaera egin beharrik gabe). 

Ondo pasa!

.



  informacion  Erantsitako fitxategiak:

    AUTOBUS ERREFORTZUA archivos639a.pdf (PDF) [645Kbs.]

    BISITA GIDATUA archivos641a.pdf (PDF) [108Kbs.]






Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri