LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

Kokapena




Leintz Gatzaga Gipuzkoako hegomendebaldeko muturrean dago, Araba eta Gipuzkoa arteko mugan. Leintz bailarako lehenengo herri hau Deba Garaiko eskualdean dago. Izan ere, bailarari izena ematen dion ibaiak, Debak, Leintz Gatzagako lurretan du jaiolekua.

Historikoki Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzari lotua ageri da. Iparraldetik Eskoriatzarekin muga du eta hegoaldetik Arabako herriak diren Legutio, Arrazua-Ubarrundia eta Barrundiarekin du muga.

Lurralde honek 14,7 kilometro karratuko hedadura du eta bihurgunetsua eta menditsua da, bertako landaretza basotsua izanik. Aspaldian Madril Itsasoarekin elkartzen zuen errege-bideak zeharkatzen zuen mendimazela maldatsuaren inguruan eratuta dago hirigunea.